| [itzuli] |
|
|
| Hiztegi honi buruz |
|
XX. mendeak arte plastikotan sortzen ikusi dituen joera, eskola, ismo, artista-talde eta estiloen ugaritasunak nahitaez behartzen gaitu kontsulta-liburu espezializatuak maneiatzera, eta hauen artean hiztegiak aipatu behar ditugu lehen tokian. Arte garaikideko historialarientzat berentzat ere korapilotsua gertatzen zen, lan-erreminta horiek azaldu baino lehen, halako termino jakin batzuk erabiltzea, toki batzuetan onartuak egonik beste batzuetan oraindik sustraitu ezinik jarraitzen baitzuten, eta horrek berez sortzen zuen fenomeno bakar batentzat etengabe deitura berriak eta, kasu askotan, egun batekoak edo zehaztasun gabeak izatea. Beharrezkoa gertatzen zen, beraz, normalizazioko lan bat, eta lan horretan, hain zuzen, modu erabakigarrian lagundu izan du azaldu zenetik Dumont's kleines Sachwörterbuch zur Kunst des 20. Jahrhunderts liburuak, jatorriz Alemanian Du Mont Argitaletxeak argitaratu zuenak eta ondoren hizkuntza desberdinetara itzulia izan denak. Euskalterm-Uzei taldeak, gure Herrian euskararen normalizazioan egin duen lan luze eta xehezaleagatik ezaguna denak, ekin dio orain "Arte Garaikideko Hiztegia" honen itzulpenari kontsulta eta informazioko eskuliburu bat eskaintzeko asmotan. Hortik aparte, "Arte Garaikideko Hiztegia" kontsultagai dago aurkitzen zaren helbide honetan: |